Hemeroteka


Compartir
2023-03-10

Amaia Hennebutte ETB1eko "Hitzokei" saioan

Amaia Hennebutte Galtzagorri elkarteko lehendakaria ETB1eko "Hitzokei" saioan egon zen aurreko astean elkartearen jardunen eta proiektuen berri ematen. Haur eta gazte literaturaz (HGL) hitz egiteko tartea zabaldu zuten eta Amaiak, besteak beste, HGL denontzako literatura dela eta berez helduen literatura bereizi beharko litzatekeela esan zuen, hau da, helduen literatura eta besteak. 

Galtzagorriren proiektu batzuk aletu zituen, hala nola: Irakasleentzako lantegiak, Gonagorri podcasta, Behinola aldizkari, Booktube lehiaketa, HGL Eskolan ikastaroa eta abar.

Urko Aristik Amaiari egindako elkarrizketa osoa ikus eta entzun dezakezue hemen (33. minututik aurrera).