Hemeroteka


Compartir
2024-01-11

Alizia miresgarria Iurretan dago

Badira urte batzuk Iurretako Herri Bibliotekak jaiotzez hangoa den Joseba Sarrionandiari aitortza egiteko idazle baten bueltako jardunaldi literarioak antolatzen dituela. Aurten Lewis Carrollek sortutako Alizia miresgarriari ongi etorria egin diote, eta Iurreta haren unibertsoan murgilduta dabil.

Egitarau oparoa sortu dute. Tartean, Galtzagorrik sortutako Aliziaren burutazio miresgarriak literatura oinarri duen aretoa Iurretan izango da hilaren 15etik 26ra. 2018an sortu genuen aretoa da, Carrollen lana oinarri, Itziar Zubizarretak zuzendu zuen aretoaren sormen-prozesua eta Aitziber Alonsok iruditeria sortu zuen. Haurrei eta familiei zuzendutako aretoa da, eskola umeek ikastetxearekin joango dira eta bisita gidatuak denei eskainiko zaizkie.  Irakurle kluba non Alizia herrialde miresgarrian irakurriko duten, haurrei zuzendutako irakurketa kluba ere egingo dute Peru Magdalenak gidatuta, erakusketa, Saroa Bikandik eta Mireia Delgadok gidatutako paseoa eta tailerrak antolatu dituzte besteak beste.

Hori ba, adi, Alizia miresgarria Iurretan dabil-eta urtarrilean.