Hemeroteka


Compartir
2024-01-16

Albumak, liburu ilustratuak, komikiak eta nobela grafikoak sortzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki dute

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak argitaratu ditu albumak eta liburu ilustratuak —dirulaguntza lerro bat— eta komikiak eta nobela grafikoak —beste lerroa— sortzeko prozesuak diruz laguntzeko oinarriak. Hilabeteko epea dago proiektuak aurkezteko eta dirulaguntza hauen ezaugarria da egileek argitaletxeren batekin lotu beharra dutela lana publikazioa, hau da, sortuko duten lana argitaratuko dutenaren bermea gehitu behar dute eskaera egiterakoan. 

Lau laguntza emango dituzte, 15.000 eurokoak, komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzeko ilustrazio-proiektuari. Kopuru bereko beste hiru emango dituzte album ilustratu edo irudidun liburu baten ilustrazio-proiektuari. Gehienez bi laguntza eskaera egin daitezke, deialdiaren modalitate bakar batean betiere. 

Goran esteka egin dizuegu oinarriak ongi begiratu ditzazuen. Proiektuak aukeratzeko irizpideak ere hor daude.