AURREKO EDIZIOAK > 2019-2020

Santa familia

  • Egilea: Eider Rodriguez
  • Argitaletxea: Ikastolen Elkartea
  • Urtea: 2017
  • Ilustratzailea: Julen Ribas
  • Orri kopurua: 48
  • Adina: 14tik gora
  • Nork hautatua: Lore Agirrezabal
  • Laburpena:

    Izenburu ironikoa du “Santa familia” komiki albumak, gero erakusten baita inor ez dela “santua” aurkezten den familia tradizional horretan. Hiru pertsonek osatzen dute familia: Sorkunde ama, Teodoro aita eta Nora alaba (maskota bat ere badago, txakur moduko animalia bat, tarteka agertzen dena). Familiaren tirabirak eta desadostasunak kontatzen ditu "Santa Familia" komikiak.

    Sorkunde bertan jaiotakoa da, lanbidez dietista da eta aisialdian katekesia ematen die haurrei. Teodoro Gineakoa da jatorriz, gazte gaztetan Euskal Herrira etorria, elektrizista lanbidez, baina ingeniari izatea amesten du. Nora da alaba bakarra, nerabea da, igeri egiten du eta bizitzarekin zer egin zer ez egin erabaki behar den garai horretan harrapatuta dago.

    Gurasotasuna eta nerabezaroa ikusten ditugu, eta 2 fase horietan suertatzen diren hainbat gatazka pertsonal eta familiar.

  • Prentsako aipamenak:

     Lore Agirrezabalen kritika Garan

ATZERA