AURREKO EDIZIOAK > 2019-2020

Joao

  • Egilea: Paloma González Rubio
  • Argitaletxea: Ibaizabal
  • Urtea: 2022
  • Itzultzailea: Aitor Arana
  • Bilduma: Ameslari, 31
  • Orri kopurua: 190
  • Adina: 14tik gora
  • Laburpena:

    Lehen pertsonan kontatzen du istorio hau Miguel protagonistak, 12 urteko gazteak. Kostaldeko herri txiki batean bizi da bera ama eta arrebarekin. Egun batean, amaren mutil-lagun zekenarekin itsasoratuko dira eta ia bizitza galduko dute bertan. Meltemi itsasontzian bizi diren João eta bere amak jasoko dituzte eta laguntza eskaini. Bi hauek itsasontzian bizi dira, itsasoan batetik bestera eta zibilizaziotik at. Topaketa horren ondorioz, Joãok eta bere amak egun pare bat igaroko dituzte Miguelen herriaren inguruan eta apur bat murgilduko dira hauen bizimoduan. Gainera, João Miguelen arreba Inesekin maitemintzen da. Hiru gazteen topaketa berezi honek betiko aldatuko du euren patua.

ATZERA