AURREKO EDIZIOAK > 2015-2016

Watsondarrak

  • Egilea: Jane Austen
  • Argitaletxea: Denonartean
  • Urtea: 2014
  • Itzultzailea: Ana Isabel Morales
  • Ilustratzailea: Sara Morante
  • Orri kopurua: 129
  • Adina: 16tik gora
  • Nork hautatua: Yolanda Arrieta
  • Laburpena:

    Emakumea bere lekua bilatzen, gizarte viktoriarraren erdian. Halaxe laburbildu daiteke Emma Watsonen bidez eleberri honek kontatzen digun pasadizoa.

    Emma itzuli berri da bere gurasoen etxera, osaba aberats hilberriarekin 14 urte bizi izan ostean. Emmaren aita herriko apaiza da, eta honi esker goi mailako familiekin harremanetan jartzeko aukera dute. Emma iritsi berriak inguruko herritarrekin dituen topaketak dira liburuaren kontagaiak, aspaldiko partez biziko duen etxeko giroarekin batera.

    Narratzaileak prosa dotorea erabiltzen du, irakurterraza eta eraginkorra. Protagonista ere pertsona behatzailea da, bere pentsamenduak gorde eta gainerakoen aurrean diskrezio handiarekin jokatzen duena. Guztiarekin garai viktoriarrean giza harremanak nola ehuntzen ziren ezagutuko dugu, ezkontza, familia eta gizarte sarea bezalako alorretan, emakumea ardatz dugularik.

    Nagusiki bi familia agertzen dira, Watsondarrak eta Ewardstarrak, eta inguruan beste hainbat pertsonaia daude, esaterako Tom Musgrave dandya. Aipagarria da herri xehea ez dela agertzen, eta ez direla ia aipatu ere egiten derrigorrez haien inguruan dabiltzan zerbitzariak.

    Bukatu gabeko eleberri bat denez, amaieran ohar batzuk agertzen dira, idazleak obrari eman nahi bide zion norabidea argitzen.

    Ilustrazioak berebiziko ekarpena egiten dio irakurketari tonu egokia ezartzen.

     

    Book Trailerra (Liburu Gaztea Book Trailer lehiaketa 15-16, Sari Nagusia, DBH 3-4 kategoria):

     

ATZERA