AURREKO EDIZIOAK > 2015-2016

Munduari bira eman zion ontzia

  • Egilea: Joseba Sarrionandia
  • Argitaletxea: Pamiela
  • Urtea: 2022
  • Ilustratzailea: Ares (Arístides Hernández)
  • Bilduma: Mila gau
  • Orri kopurua: 168
  • Adina: 16tik gora
  • Laburpena:

    Magallanes-Elkano itsasgizonek gidatutako munduaren zirkunbalazioaren ezohiko kronika da liburu hau. Bilobak amamari eskatzen dio konta diezazkion, behingoz, ipuinak ez diren kontakizunak, eta historiako irakaslea denez, erregutzen dio kontatzeko benetako historia, hatxeduna. Amamak abisua ematen dio historia kontatzean istorioak tartekatzen direla, nahita ala nahi gabe. Dena dela, tratua egiten dute, eta elkarrizketa moduan, pausoz pauso, amamak duela bost mende munduari emandako lehen itsas bira nolatsu gertatu zen kontatzen hasten zaio. Poliki-poliki, jende xehearengan ahalik eta arreta gehiena jarriz, eta ekintzen atzean dauden grinak agerian uzteko jarrerarekin, bidaia luze hura hasi eta bukatu azaltzen dio.

    Elkarrizketak gai askori buruz jarduteko bidea emango du: botere harremanak, truke ekonomiko desorekatua, kolonizazioa, kultur gabetzea, zibilizatzea, arrazakeria, memoria historikoa, lurraren jabetza, matxismoa, globalizazioa…

    Ilustrazio esanguratsuekin osatuta dago, hainbatetan XX. mendeko irudi ikonikoak txertaturik dituztenak, irakurleari laguntzeko begirada ezartzen liburuaren asmo kritikoan, konkistatzaileen kronika ofizialetatik aparte, indigenismoaren eta anti-kolonialismoaren arrastoan.

    Hamabost ataletan eraikitako kronika hau, erraz eta gustura irakurtzen da: forma aldetik elkarrizketa izateak laguntzen du errazago eta arinago ulertzen.

ATZERA