AURREKO EDIZIOAK > 2015-2016

Kensukeren mundua

  • Egilea: Michael Morpurgo
  • Argitaletxea: Elkar
  • Urtea: 2008
  • Itzultzailea: Uxue Alberdi
  • Ilustratzailea: Michael Foreman
  • Bilduma: Xagu Xar
  • Orri kopurua: 183
  • Adina: 12tik gora
  • Nork hautatua: Asun Agiriano
  • Laburpena:

    Distantziak distantzia, Robinson Crusoeren berrirakurketa eta moldapen eguneratu bat izan zitekeen liburu honetan Michaelen abenturak kontatzen dira. 11 urteko mutikoa belaontzi batean abiatuko da munduari itzulia emateko asmoz, bere guraso eta zakurrarekin batera. Bidaiak aurrera egin ahala, ordea, istripu baten ostean protagonista kareletik erori eta irla bakartu batean esnatuko da. Bigarren egunean, jatekoa eta edatekoa aurkituko ditu bere ondoan eta irlan beste norbait bizi den susmoa indarra hartzen hasiko. Horrela ezagutuko du Michaelek Kensuke. Eta Kensukerekin batera, bere istorioa. Iniziazio-abentura nobela tipiko baten osagaiak eskaintzen ditu Morpurgoren liburuak, nahiz eta gertaerak eta trama sarritan azaletik soilik korapilatzen eta garatzen diren. Liburu atsegin eta irakurterraza.

ATZERA