Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zebra baten barnean

Idazlea: Micaela Chirif

Ilustratzailea: Renato Moriconi

Itzultzailea: Garazi Arrula

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2021

Bilduma: TXO!

Orri kopurua: 36

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da.

Lehen pertsonan kontatzen den istorio hau honela hasten da: Bolada batean zebra baten barnean bizi izan nintzen. Eta ondorengo orrialdeetan ikus dezakegu zebra baten barnetik mundua nola ikusten zuen: txakurra, katua eta kanarioa zebra bihurtzen ziren, amak puzzle baten antza zuen, zebraren atzealdean lorategi bat hazten zen, euripean busti gabe ibil zitekeen… eta egun aspergarrietan zebra mozorrotu eta gauza bitxiak egiten hasten zen. Harik eta nekatzen zen arte. Istorioa orainaldira ekarriz goizean hondartzara joan eta, kaioak hegan ikustean, zebrak honela galdetzen dio narratzaileari: mudatuko al gara? Eta elkarrekin hegan joaten dira.


Zebra baten barnean