Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Yako Kokomoko

Idazlea: Kris Etxabe

Ilustratzailea: Paul Caballero

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2022

Orri kopurua: 42

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Heriotza eta doluari buruz hitz egiten du album honek, tonu baikor eta malenkoniatsuan.

Istorioan, Mikelek eta bere aitonak osoa harreman estua dute. Aitonak loro bat oparitu dio bera ez dagoenerako. Egun batetik bestera, aitona gaixotuta ospitalera eramango dute eta Yako loroa hondatu egingo da. Hutsune handia sentituko du Mikelek biak galtzean. Baina azkenean lortuko du dolua osatu eta aurrera jarraitzea.

Teknika pastela imitatuz kolore masekin sorturiko ilustrazioak dira. Tonuak ere pastelak dira eta fondoan testura ezberdinak bereizten ditu. Orrialde bikoitzeko tamaina handiko irudiak dira, zenbaitetan liburuko mugak gainditzen dituztelarik. Une batean, eguneko egoera desberdinak adierazteko binetak erabiltzen ditu.

Ekintzari garrantzia emanez, oso plano itxiak aurkezten zaizkigu eta pertsona helduak gorputz erditik behera marrazturik daude. Honekin, haurraren begirada nagusitzen da.

Irudiak beharrezkoak dira istorioa jarraitzeko. Informazio gehigarria eta beharrezkoa ematen digute, eta argi-itzalekin istorioaren tonu malenkoniatsua nabarmentzen da.


Yako Kokomoko