Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Xarlik badaki aukeratzen

Idazlea: Lou Peacock

Ilustratzailea: Nicola Slater

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2021

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da, erabakiak hartzea eta horrek egunerokoan suposatzen duena lantzen duen ipuina da, tonu umoretsua darabilena.

Xarliri ez zaio aukeratzea gustatzen, ez daki erabakitzen zein den aukera ona. Ez daki zer arropa jantzi, zein izozki-zapore aukeratu, zein galtzontzilo jarri,... ez daki ezta bere urtebetetzean zein opari eskatu ere! Banku batean eserita dagoela, txakurtegiko iragarki bat ekarri dio haizeak, eta txakur bat eskatuko duela otu zaio. Txakurra aukeratzeko unean, ordea, ezin du aukeratu. Atsekabetuta etxera doala, txakurtegiko txakur bat saltoka hurbiltzen zaio. Txakurrak aukeratu du jabea. Aurrerantzean erabakiak txakurrari hartzen utzi nahiko dizkio. Zailena geratzen da, ordea: txakurraren izena erabakitzea.

Ilustrazioak koloretsuak eta figuratiboak dira, forma eta tamaina ezberdinak hartzen dituztenak: gehienetan orrialde osoa edo bi orrialde oso hartzen badituzte ere, badira biñeta forma hartzen duten irudiak, narrazio eredu ezberdinak sortuz. Testua eta ilustrazioak bata bestearen osagarri dira, istorioa jarraitzeko ezinbestekoak dira irudiak.


Xarlik badaki aukeratzen