Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Txoriburu

Idazlea: Alicia Escribano

Ilustratzailea: Patricia De Blas

Itzultzailea: Amaia Apalauza Ollo

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2021

Orri kopurua: 36

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuina fantastikoa da, errealismo magikotik asko duena. Umorezko tonua du, eta gai nagusiak dira norberak bere burua onartzea eta familia-harremanak.

Simonak zortzi urte ditu, eta ezaugarri berezi bat: txoriz beteriko burua, horregatik denek Txoriburu esaten diote. Simonarentzat buruan txoriak izatea zoragarria bada ere, bere ingurukoen iritzia bestelakoa da: gurasoentzat gogaikarria da, bai eta eskolako irakasleentzat ere. Goiz batean, Simona zikoin handi batekin esnatzen da, eta zikoinak, bere hegal handiekin, etxe guztia hankaz gora jartzen du. Egoerarekin amaitzeko asmoz, gurasoek ornitologo ospetsu bat ekartzen dute, Simonari burutik txoriak kentzen laguntzeko. Ornitologoak ateratako txoriak kaiolan sartzen ditu. Simonak orduan txori guztiak askatzen ditu. Txoriek esker onez-edo Simona heldu, eta etxeko leihotik aterata, munduan zehar ibiltzen dira bidaiatzen. Gurasoak ditu buruan Simonak, eta etxera bueltatzen da.

Irudi koloretsuak dituzte ilustrazioek. Istorioa jarraitzeko ez dira ezinbestekoak, narrazioan aipatzen diren hainbat momentu irudikatzea dute helburu. Trazo eta kolore indartsuak dituzte. Batzuk orrialde osoa hartzen dute, eta beste batzuek orrialdearen zatia. Badira ere bi orrialde osorik hartzen dituzten hiru irudi.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Txoriburu