Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Txiki eta biok

Idazlea: Alicia Acosta

Ilustratzailea: Mercč Galí

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2021

Bilduma: Somos

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da. Ageriko dituen gaiak dira heriotza eta dolua, baita animalienganako maitasuna ere. Metaforaz betetako testua du, eta tonu malenkoniatsua du, baina baita itxaropentsua ere.

Protagonistak Txiki izeneko txakur bat du. Badaki txakurra zaharra dela, eta nekatuta dagoela. Egun batez, txakurra hil egiten da, eta etxeko guztiak oso triste jartzen dira, baita gure protagonista ere. Ordutik hodei beltz bat itsasten zaio buruan, begietan xaboia sartzen zaio, olagarro batek bihotzetik heltzen du… Protagonistaren gertukoak saiatzen dira gertatzen zaizkion gauzei azalpena ematen. Halako batean, Txikik zituen gauza onez gogoratzen hasten da, eta harremanak ekarri dion zoriona aitortzen dio bere buruari. Handik gutxira amets egiten du Txikirekin, eta hark hodeia desagerrarazi, begietatik xaboia atera eta izututa olagarroak alde egitea lortzen du. Txikirekin amets egin ostean konturatzen da beti egongo dela bere oroimenean.

Ilustrazioetan kolore pastelak dira nagusi. Estetika naïfa duten trazu ezberdinak konbinatzen dira: pintzeladak, margoekin eginiko irudiak… Irudi batzuk orri guztia hartzen dute, beste batzuk bi orrialde oso, beste batzuk sekuentziatan agertzen dira, formatu ezberdinak erabiltzen dira. Testuan aipatzen diren metafora horiek ere irudikatzen dira kasu askotan.


Txiki eta biok