Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Tatxani handiaren azken trukoa

Idazlea: Txabi Arnal eta Edu Zelaieta

Ilustratzailea: Zuriņe Agirre

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2021

Bilduma: Kuku!

Orri kopurua: 48

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratua da, tonua umoretsuan idatzia. Tatxani magoari ez zaio magia trukoa nahi bezain ondo atera arratsaldeko ikuskizunean, eta kezkaturik dago ohean begirik bildu gabe. Azken ikuskizunean eskuak kapelan sartu eta untxia bertatik atera behar zuenean, ez zuen ezer aurkitu. Halako batean Mago Batuen Erakundekoak agertzen zaizkio logelan, indarka, bere txanoaren bila. Ihesean,Tatxani txanoan sartzen da, eta “bestaldeko mundura” pasatzen da . Bertan bere untxia topatzen du. Baita aspaldi erdibitutako boluntario baten hankak ere. Bertan, geratuko da Tatxani, horixe izango da bere azken truko handia.

Istorioa bi pertsonaia nagusien bitartez kontatzen da, batetik Tatxani eta bestetik, untxia bestaldeko munduan. Kapitulu bakoitzean, txandaka, bata edo bestearen kontakizuna dugu, tipografia aldatu egiten delarik ahotsak bereizteko. Azken kapituluan eta epilogoan bi protagonistak batera ditugu bestaldeko munduan.

Ilustrazioei dagokionez kapitulu bakoitzean hiru edo lau ilustrazio azaltzen dira. Kapituluaren hasieran irudi txiki bat objektu batekin: kapela, hanka batzuk, txartel bat… eta gero orri osoa hartzen duen irudi bat eta orri erdia hartzen duten beste pare bat irudi. Kolore pasteletan eginak, istorioan gertatzen denaren adierazgarri dira.


Tatxani handiaren azken trukoa