Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Sumendi bat daukat

Idazlea: Míriam Tirado Torras

Ilustratzailea: Joan Turu

Itzultzailea: Itziar Santín Ramón

Argitaletxea: Carambuco

Urtea: 2022

Bilduma: Calita

Orri kopurua: 28

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Irakaspenezko album ilustratua da. Amorruarekin zer egin daitekeen erakustea du helburu. Horretarako, amorrua barruan daramagun sumendi batekin alderatzen du egileak, eta protagonistak sumendia menderatzeko meditazioaz eta arnasketaz baliatu behar duela argitzen digu.

Liburuaren amaieran, gurasoentzako oharrak datoz, emozioen gaia lantzeko gida edo jarraibideekin.

Kartoizko orrialdeak ditu eta orrialde bikoitza guztiz betetzen duten ilustrazio koloretsu, bizi eta borobilak ditu. Letra xehez idatzita dago eta testu nahiko luzea da.


Sumendi bat daukat