Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Putz egin eta ikusiko duzu

Idazlea: Karmele Jaio

Ilustratzailea: Mikel Casal

Argitaletxea: Ikaselkar

Urtea: 2021

Bilduma: Kuku!

Orri kopurua: 32

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da beldurrari buruz ari dena jarrera hezitzailean.

Haur batek gauez kri-kri-kri entzuten du eta horrek sortzen dion beldurra kontatzen digu. Ez daki zer den beldurtzen duena ezin baitu ikusi. Amona gogora ekarriz, beldurrak birika eta sabelaren artean kokatzen direla azaltzen du eta hortik ateratzeko putz egin behar dela. Gauez putz egiteak beldurtu egiten duenez, puxika batean putz egitea pentsatzen du. Horrela, bere beldurrak puxikan sartzen dituenean konturatzen da bere beldurrik handiena bakarrik geratzea dela. Amonaren gomendioari jarraiki, bere beldur guztiak onartzea erabakitzen du, bakarrik ez sentitzeko.

Ilustrazioak oso geometrikoak dira, eta gehienak poligonoz osaturikoak dira. Amona, puxika, kilkerra eta begi gorriko mamu bat dira ertz borobilduagoak dituzten bakarrak. Ez dago perspektiba lantzeko intentziorik, trazurik gabeko kolore masak dira. Orrialde osoko zein bi orrialdeetako irudiak topatuko ditugu. Fondo beltzaren gainean egin dira gehienak; hala ere, badira fondo zurikoak eta guardatan erabili dituen kolore berde eta urdinak ere ikus ditzakegu.


Putz egin eta ikusiko duzu