Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Peteren oin erraldoiak

Idazlea: Sally Rippin

Ilustratzailea: Chris Kennett

Itzultzailea: Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxea

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2022

Bilduma: Munstroen eskola, 4

Orri kopurua: 42

Adina: 6tik gora


Laburpena:

“Munstroen eskola” bildumako laugarren zenbakia da. Aurrekoak bezala, ipuin ilustratua da. Istorioaren azken orrialdeetan, tonu hezitzailean, idazleak ikasbidea idatzi du irakurleentzat: onena izan ezin zaren egunetan, pentsatu zuk ere lortuko duzula zeure erara.

Munstroen eskolan kirol eguna ospatzear dira, eta munstro guztiak pozik daude, Pete izan ezik, oin erraldoiak dituenez baldar ibiliko ote den beldur delako. Lasterketa saihestu nahirik ezkutatu da, baina ezkutalekutik garrasi bat entzun du. Jamie Lee txikitxoa lokatzez betetako putzu batera erori da, eta ezin da bertatik atera. Peteren oin erraldoiari helduz lortzen du munstro txikiak putzutik irtetea. Pete eguneko heroi bilakatzen da.

Narrazioa orrialde bikoitzetan gauzatzen den testu errimatuaren bidez egituratua dago. Testuak dioena erreproduzitzen duten kolore biziko ilustrazioek laguntzen dute testua.

Testuan errimatzen duten bi hitzak, bat orrialdeko, nabarmendu dituzte.

Istorioa bukatu eta azken 6 orrialdeetan hitzen letrak zenbatuz aritzeko jarduera bat proposatzen zaie irakurleei eta gurasoentzat aholkuak daude, seme-alabei irakurtzen erakusteko liburua nola erabili dezaketen.

Ilustratzaileak ere munstro bat marrazteko jarraibideak proposatzen ditu.


Peteren oin erraldoiak