Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ongi etorri, txikiak

Idazlea: Mack

Ilustratzailea: Mack

Itzultzailea: Ane Sedano

Argitaletxea: Ikasmina

Urtea: 2021

Orri kopurua: 64

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Album ilustratua. Animalia kumeak eta haien gurasoak erakusten dira, didaktikoa ian daitekeen era batean, baian funtsean irakurraldia baliatzen duena haurraren eta haren gurasoaren (zaintzailearen) arteko lotura azpimarratzeko.

Txita batek, bere burua aurkeztu ostean, inguruko animalia jaioberriak bisitatzeko eta hauen gurasoak zoriontzeko asmoa azaltzen du. Guztira hamahiru animalia bisitatzen ditu.

Banan-banan, agurtu, irakurleari zertan ari diren azaldu, eta kumeei beraien abilezia erakusteko proposamena egiten die. Azken orrialdean oilo amarengana iritsiko da, eta bera ere beste animaliak bezain maitatua dela ziurtatzen du.

Ilustrazio sinpleak dira, trazu lodiz eta kolore planoz eginak. Oro har kolore apalak erabiltzen dira. Irudietan testuan esandakoa islatzen da. Animalia guztiek forma biribilduak dituzte eta patroi berdinetik ateratakoak dirudite.


Ongi etorri, txikiak