Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Oihana

Idazlea: Marina Gibert

Ilustratzailea: Marina Gibert

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2021

Orri kopurua: 36

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Hitzik gabeko album ilustratu honek kolore biziz beteriko oihanean murgiltzen gaitu, haur txiki baten arrastoan. Liburua ireki baino lehen hasten da irakurketa. Bertan haur bat, irakurleari begira, oihanean murgildurik.

Babes orrietan bidearen hasiera, haurrak irudikatzen duen txikitasuna eta oihanaren handitasuna. Orriz orri aurrera egin ahala, oihanak eskaintzen dizkigun kolore eta forma ugaritan egiten da bidea. Berehala konturatuko gara jolas bat dagoela, orrialde batean gauza bat dirudiena, hurrengoan beste zerbait dela. Eta ezusteko handiena bukaeran du bideak. Bukaerako babes orrietan bukatzen da kontakizuna.

Irakurketa maila ezberdinak eskaintzen dituen albuma da. Ilustrazioak orrialde bikoitzetan zabaltzen dira kolore eremu zabalak, biziak, eskainiz. Forma sinpleekin eta bereziki koloreen indarrarekin kontakizun ederra eraikitzen du egileak.

Nazioarteko XIV. Compostela Saria.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Oihana