Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Nolakoa zara?

Idazlea: Thierry Bedouet

Ilustratzailea: Thierry Bedouet

Itzultzailea: Imanol Salegi Urbieta

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2021

Orri kopurua: 24

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Objektu-liburua da, ispilu bat duena proposamenaren ardatz.

Liburuak hainbat espresio edota emozio proposatzen dizkio irakurleari, animalien irudien bidez. Irakurlearen esku gelditzen da ispiluaren aurrean proposamen bakoitzarekin zer egin nahi duen erabakitzea.

Kolore planoz osaturiko fondoen gainean, orrialde osoa hartzen duten animaliak aurkezten zaizkigu. Ilustrazioak forma biribilez eta kolore masa biziz osaturik daude. Animalien begi borobilek, gure begirada bilatuz, gertutasuna adierazten dute.

Orrialde trokelatuetan zirkulu formako zuloaren atzean jolasera gonbidatzen gaituen ispilua ikus daiteke. Ilustrazioek testuan esaten dena islatzen dute, imintzioa egiteko argibideak emanez.

Testuari dagokionez, hizki larriz idatzirik dago. Haur txikienei zuzendurikoa izan arren, itzulpen txukuna egin dute, onomatopeiak proposatuz eta egitura eredu ezberdinak eskainiz (beharbada, litekeena da, agian, akaso).


Nolakoa zara?