Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Nire ohe azpiko maitagarria

Idazlea: Rosalinde Bonnet

Ilustratzailea: Rosalinde Bonnet

Itzultzailea: Bakun SL, Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2021

Orri kopurua: 24 (+9 orri erdiak)

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Norberaren ahotsa entzutearen garrantziaz ari den album ilustratua da.

Irudia eta testua osagarriak dira eta orrialdeen maketazio bitxiari esker, nolabaiteko sorpresa bilatu asmoz, irakurketaren erritmoarekin jolasten da. Baita ahotsekin ere.

Haur protagonistak maitagarriari lagunduko diola zin egin du, eta bera bezain eskuzabala, argia, atsegina, trebea, adeitsua izan behar du, beraz...bere erabakiak hartu beharko ditu eta ekintzara pasatzen da. Ongi egin behar horretan saiakerak gehiegizkoak dira eta tarteka txikizioak egiten ditu, hara non, amaieran, gehiegitxo saiatzen den eta uholdeak eragiten dituen.

Album ilustratuaren maketazioa bitxia da. Orrialde bikoiti bakoitzari erdian orri-erdia itsatsi zaio. Orri bikoitietan protagonista den neskatila eguneroko jardunean ageri da eta fantasiazko pertsonaiarekin topo egiten duenean bere barne ahotsa entzuten du.

Egileak erabiltzen dituen bi tipografia desberdinekin bi ahots sortzen ditu; deskriptiboa bata, eta neskatilaren barne ahotsa bestea. Azken hau, sorpresaz ireki behar diren orri-erdietan agertzen eta gertatzen denari lotuta dago.

Tinta beltzeko lerroarekin eginiko marrazkia da erabilitako estiloa eta ia soilik lehen mailako koloreak hautatu dira modu betegarrian. Ez da inolako argitzalik erabiltzen. Hondoak zuriak dira eta irudiak konplexuak, bidimentsionalak diren objektu eta pertsonaiak, sakonera duten espazio tridimentsionalekin konbinatzen baitira.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Nire ohe azpiko maitagarria