Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Mundua ulertzeko ipuinak

Idazlea: Eloy Moreno

Ilustratzailea: Pablo Zerda

Itzultzailea: Fernando Rey Escalera

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2021

Orri kopurua: 164

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Hogeita hemezortzi ipuinez osatutako liburua. Egungo moldeetara egokitu diren hainbat fabula, ekialdeko ipuin, herri ipuin … jaso dira. Liburuaren izenburuak erakusten du idatzien muina, izan ere, haien tonu baikor eta umoretsuak mundua ulertzen laguntzen du.

Estilo sinple eta zuzeneko ipuin laburrak dira, guztiek dute ikasgai bat, normalean inplizitua dena, askotan modu umoretsu edo ironikoan emana. Liburua erabiltzeko jarraibideak proposatzen dira lehen orrialdeetan eta, amaieran aurkibidea erantsi da.

Hamabi ipuinei zuri-beltzean marraztutako orrialde beteko ilustrazioa erantsi zaie. Ilustrazioek ipuinek esaten dutena adierazten dute eta kontakizunaren ikasgai inplizituan jartzen dute fokua, mezuari indarra erantsiz.


Prentsako aipamenak:

Xabier Etxanizen kritika Argian


Mundua ulertzeko ipuinak