Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Magia pittin bat

Idazlea: Barbara Cantini

Ilustratzailea: Barbara Cantini

Itzultzailea: Aitor Arana

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2021

Bilduma: Puffy eta Brunilda

Orri kopurua: 56

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Istorio ilustratu honek desiratzen duguna lortzeko egin beharreko ahaleginetan, etsipenik ez izatean eta elkarlanean jartzen du fokua, tonu baikor, jostagarri eta umoretsuan.

Istorioko katua ez da bere inguruko katuak bezalakoa, bestelako interesak ditu, eta saiakerak egiten baditu ere, inork ez du onartzen bere bizitzan. Hiriaren beste muturrean neskato bat bizi da, sorgina izateko ikasten ari dena eta gaueko hegaldi-estreinaldirako beharrezkoa duen katua falta zaiona. Elkar ezagutuko dute eta elkarri lagundu. Azkenean, neskatoak beteko du bere ametsa, baita katuak ere sorgin-katu bilakatuta. Ilustrazioek testuak bezainbesteko pisua hartzen dute istorioan eta haurrentzako lagungarriak izan daitezkeen oharrekin osatu dira. Batzuetan orri bikoitza hartzen dute, besteetan orrialde bakarra, tarteka bineta moduan azaltzen dira detailez jositako irudiak. Testuan zehar deskribatutako katu eta sorgin ezberdinak fideltasunez islatu dira marrazkietan, baita leku desberdinak ere.


Magia pittin bat