Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lo (ez) egiteko istorio bat

Idazlea: Urtzi Reguero Ugarte

Ilustratzailea: Irati Eguren Arruti

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2021

Bilduma: Batela

Orri kopurua: 32

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honek amesgaiztoek eragiten duten ezinegona, larritasuna eta izua azalera-tzen ditu, tonu baikor eta hezigarrian.

Amesgaiztoek esnatzen dute gauero istorioko protagonista, gurasoek badakite hori, eta lagundu nahi diote. Amak giltzaz itxi daitekeen koadernoa eskaintzen dio haurrari, gau-ean beldurtzen duen izakia bertan marraztu eta giltzapetu dezan. Horrela egin du hau-rrak. Gaueko ordu txikitan, koadernoa irekita dagoela eta munstroak ihes egin duela ikusi du. Izuak hartzen du umea. Ohe azpian ezkutatzen da, beldurtuta, larri eta estu dagoen munstroa topatzen duen arte. Munstroaren eta haurraren arteko elkarrizketa nahikoa izan da amesgaiztoa amets gozo bilakatzeko.

Orrialde bikoitzeko zazpi ilustraziok eta orrialde bateko sei ilustraziok osatzen dute ipui-naren iruditegia. Irudiek ipuinak dioenarekin bat egiten badute ere, ñabardurak eransten dizkiete istorioari. Haurra esnatuta dagoenean, amesgaiztoko munstroaren presentzia ziurtatzen da marrazkien bidez, umearen barne mundua azaleratuz. Trazu sinplean egi-nak, logelaren perspektiba desberdinak erakusten dituzte, gainera aipagarriak dira per-tsonaien aurpegierak.


Lo (ez) egiteko istorio bat