Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: La Belle

Idazlea: Uxue Alberdi

Ilustratzailea: Bruno Hidalgo

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2022

Orri kopurua: 60

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Guregan arrastoa uzten duten pertsonen oroimina da eleberri honen hausnarketa-gai nagusia. Daniellek bere haurtzarora eramaten gaitu, bizilagun berri bat iritsi zenekoa gogora ekartzeko. Bizilaguna gizon txiki bat zen, Doro(teo), zirkuan ibilitakoa, erretiroa hartu eta etxera itzuli zen arte. Gizon xarmanta, Danielle maitekiro hartu zuen, eta zirkuko bizimoduaren berri eman zion, zertzelada batzuen bidez. Xaramelaturik entzun zizkion lanbide exotikoaren ezaugarriak. Gogoan du ere Daniellek begirada aldatzen hasi zitzaiola, bereziki aitak “Handia” filma ikustera eraman ostean. Eta Dororenganako mirespena ez ezik, errukia ere piztu zitzaiola, ulertu zuelako mundu honetan ankerkeria ere presente dagoela, batik bat halako izaera hauskorra duten pertsonen kontra. Guztira hamazazpi atal ditu, izen eta zenbaki gabeak. Ilustrazioak atal guztietan daude, eta komikietako bineten eitea erakusten dute. Agian honegatik ilustrazioak oso narratiboak dira. Doroteok frantses hitz zenbait erabiltzen dituenez, amaieran hiztegitxo bat dago.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


La Belle