Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kuoi

Idazlea: Fito Rodriguez

Ilustratzailea: Karmele Gorroņo eta Irene Irureta Irrimarra

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2021

Bilduma: TXO!

Orri kopurua: 32

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ekialdeko ahozko tradizioko ipuin baten bertsioa dirudi album ilustratu honek. Gezurra eta bihurrikeria ditu elementu nabarmenak, eta narratzaileak ere tonu kokina darabil.

Haur umezurtza den Kuoik bere osabaren etxetik alde egiten du. Batean eta bestean engainua eta trikimailuak erabiliz erresumako errege koroatzen da. Bidean jantziak eta zaldia ostuko ditu; elefante bat ehizatzen du, barruak hustu, azala josi eta txoriz beteta hegan joaten da erresumako hiriburura. Ez zaio zaila gertatzen erregeri ere iruzur egitea, eta haren ordez jartzea.

Hala irakurlea engainatu du kontalariak? Bukaeran, narratzailea Kuoi bera dela erakusten zaio irakurleari,;eta horrek zalantza eragiten du, egia izan da istorioa, ala Kuoik asmatutako ipuin bat? Ilustrazioetan pertsonak txotxongiloak balira bezala agertzen zaizkigu, gorputzeko atalak segmentuetan banaturik. Bestalde, forma borobilduen bitartez gorpuzkera estereotipatuekin apurtzen da. Ekialdeko estetika igartzen da paisaiari eta bertako kultura tradizionaletako hainbat ezaugarriri dagokienean, esaterako janzkerei edo bertako landarediari dagokienean.

Ilustrazioek bat egiten dute tonuarekin eta elkar aberasten dute idatzizko-irudizko informazioek.


Kuoi