Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kamishibaizalea

Idazlea: Iņaki (Mattin) Martiarena Otxotorena

Ilustratzailea: Iņaki (Mattin) Martiarena Otxotorena

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2022

Bilduma: Pikotxean, 05

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Kamishibaia zer den erakusten digu kolorez blai eta marrazki biziz osaturiko tamaina txikiko album ilustratu honek. Kasu honetan, ofizioz ilustratzailea den egileak testua ere idazten du, ohikoa izaten den idazle-ilustratzaile bikote lana berak bakarrik osatuz. Trazu lodiarekin, eta kolore hori, arrosa zein morez beteriko ilustrazio handiek orrialde bikoitz osoak betetzen dituzte, eta kontatzen den istorioan zehar eramaten gaituzte testuaren beharrik izan gabe.

Xan kamishibai kontalaria da. Bizikletaz herriz herri dabil publikoari ipuinak irakurtzen. Ustekabe bat izango du ordea Xanek.


Kamishibaizalea