Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Jakelinen egunerokoa

Idazlea: Nerea Ibarzabal

Ilustratzailea: Higinia Garay

Argitaletxea: Ikaselkar

Urtea: 2022

Orri kopurua: 48

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuin fantastiko honek Jakelinen abenturak jasotzen ditu, eguneroko baten formatuan, irailaren 17an hasi eta urriaren 17rainoko tartean.

Jakelinek zortzi urte ditu eta gau batez gurasoekin, nebarekin eta katuarekin afaltzen dagoela, ohartzen da bera ez dela planeta honetakoa. Teoria ezberdinak dituen arren, garbi daukan gauza bakarra da 9 urte beteko dituen egun berean, bere bila etorriko direla jatorrizko planetara itzul dadin. Eta eguna iristen denean Ximun lagunak basora laguntzen dion arren, bakarrik uzten du. Jakelinek argiak ikusten ditu, baina bere bila datozen argiak gurasoak dira. Saiakera ez da hemen amaituko ordea, Jakelinek adi segituko duela iragartzen baitu, hurrengo seinalearen zain.

Tipografiak eta maketazioak egunerokoaren itxura ematen diote liburuari, eta ilustrazio koloredun eta zirriborrotsuek egunerokoaren informaltasuna eta izaera pribatua ematen diote kontakizunari.


Jakelinen egunerokoa