Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Itzal itzela

Idazlea: Leire Bilbao Barruetabeña

Ilustratzailea: Yolanda Mosquera

Argitaletxea: Ikaselkar

Urtea: 2022

Bilduma: Kimu

Orri kopurua: 30

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Itzal itzela album fantastikoa da, beldurren gainditzea du aipagai, ustez elementuak (ura, euria, harea, ortzadarra) eta aitona-amona eta haurren arteko harremana erabiliz, beti ere haurren inozentziaren ikuspuntutik, tonu alaian.

Albumaren protagonista den Paulek gustuko du amonarekin hondartzara joatea, baina ez segidan uretaratzeko. Hondarrean izaki, ingurua behatu eta hondarrean ezkutatzen denaren bila joatean bere itzala aurkitzen du. Hasieran lehoi erraldoia iruditzen zaionaz beldur bada ere, amonaren gomendioak entzun eta animaliari aurre eginen dio, azkenean jolas dibertigarri eta zalapartatsua bihurtu arte. Uretara sartzen denean berdin: itzalaren laguntzaz urak, ondoren euriak eta gero ortzadarrak sortzen dizkion sentsazioak azaltzen dira bost zentzumenak erabiliz.

Ilustrazioak kolore primarioekin eginak dira (urdin, hori, gorri; beltza itzalarentzat utziz) eta kontaketaren parte dira. Azala eta kontrazala elkartuz narrazioa jada abiatzen da. Pauleren irudimena eta sentsazioak handitu ahala emendatzen da ilustrazioaren tokia orrialde-bikoitzean, albumaren erdiko zatietan ilustrazioak toki guzia hartu arte. Etxerako bidea hartu ahala berriz hondo zurira itzultzen da. Fantasiazko itzal joko ugari dago deskubritzeko.

Azpimarragarria da ere tipografiaren erabilera, itzalak ere hitz egiten baitu aldrebeseko idazkera batean.


Itzal itzela