Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Iruzurbeitia zizarea

Idazlea: Blanca Álvarez

Ilustratzailea: Tesa González

Itzultzailea: Xabier Olaso

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2021

Bilduma: Paper txoriak

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honetan aniztasuna aldarrikatzen da, eta norbere burua den bezalakoa onartzea.

Iruzurbeitia zizarea besteak ez bezalako zizare arrosa da. Bere familiak onartu ez eta basoan barrena abiatzen da. Bidean inurri edota armiarmen hanka modukorik ez duela jabetzen da eta hanka luze eta ederrak izatearekin amesten hasten da. Halako batean, Jango armiarmarekin topo egiten du. Hau ere beste armiarmak ez bezalakoa da, belarjalea. Biak ala biak ezberdinak izan arren eta beraien familietan onartuak izan ez arren aurrera egitea erabakitzen dute. Basoa esploratuz gozatuko dute ingurukoek esaten dutenari jaramonik egin gabe.

Orrialde osoak hartzen dituzte ilustrazioek, eta zenbaitetan bi orrialde, orrialde erdia betetzen duen testuarekin batera. Irudiek testuan esaten dena agertzen dute, lehen irakurleei irakurketa atseginagoa eginez. Irudiek ez dute trazurik, koloreekin hartzen dute forma. Degradatuen bidez bolumena hartzen dute. Pastel teknika imitatzen da eta, orokorrean, kolore apalak erabiltzen dira. Irudi guztiak oso organikoak dira, forma biribildu eta atseginak dituzte.


Iruzurbeitia zizarea