Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ipuin hunkigarriak

Idazlea: Iņigo Arrasate (Iņigito Txapelpunk)

Ilustratzailea: Irati Merino Petralanda

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2021

Bilduma: EH magikoa

Orri kopurua: 56

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Liburu ilustratu eta musikatu honetan, Euskal Herriko hiru herri desberdinetan kokatzen diren 3 istorio labur narratzen zaizkigu.

Beti irabazi: Mendexako neska futbol-taldeko Sudur Gorri kopa irabazteko lehiaren kronika.

Aittitta Makurra: Lekeitioko Isuntza hondartzan are asko edo gutxiago egonaren arabera, harri handi bat agertzen da eta Aitxitxa Makurra, heriotzak harri bihurtu zuen arrantzalea, dela esaten dute. Herri kondairaren egokitzapen librea da.

Larrabetzuko handienak: Larrabetzuko erraldoiak izan nahi duten, eta Olentzero eta Mari Domingiri esker, Ustel planetatik datozen bi extralurtar tarteko direla, euren ametsa lortzen duten Matxin eta Pascualaren istorioa.

Ipuin guztietan orri osoko eta kolore biziko lau ilustrazio daude, eta CD batean biltzen diren hiruna abesti.


Ipuin hunkigarriak