Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hiru otoitz-abesti

Idazlea: Laura P. Larraya

Ilustratzailea: J.A. Labari

Itzultzailea: Antton Olano

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2021

Bilduma: Sanferminetan, denak berdinak, 2

Orri kopurua: 24

Adina: 8tik gora


Laburpena:

“Hiru otoitz-abesti” izeneko ipuin labur hau “Sanferminetan denak berdinak” izeneko proiektuaren alea dugu. Bilduma honen helburua, genero berdintasunaren ikuspegitik SanFerminetako festak ezagutaraztea da. Errebindikazio tonua nabarmena da.

Dani izeneko neska gazteak lehen aldiz parte hartuko du entzierroan, eta korritzen hasi baino lehen bizi eta sentitutakoa kontatuko digu. Zenbat prestatu den, zein urduri dagoen, aitaren babesa izango du, entzierrorako bidean Iruñako parranda giroari aurre egin beharko dio, emakumeak entzierroetan parte hartzearen kontrakoen jarrera…

Ipuin osoan zehar testuak orrialde bat hartzen du, eta ilustrazioak pareko orrialdea, kontakizuna amaitu arte. Ilustrazioek testua ulertzen laguntzen dute, baina ez datoz bat nire ustez, testuaren lekukotza tonuarekin.


Hiru otoitz-abesti