Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hiru hartz

Idazlea: Marisa Nuņez

Ilustratzailea: Minako Chiba

Itzultzailea: Ainhoa Mendiluze

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2021

Bilduma: Txo!

Orri kopurua: 36

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Ipuin tradizional ezagunean oinarritutako album ilustratua da. Robert Southey poeta britaniarrak egin zuen ezagun 1837ko bere testu bilduma batean (The Doctor). Ordutik hainbat moldaketa ezagutu ditugu euskaraz, hala nola, Marilitxar eta hiru hartzak, Hiru hartzak eta begi urdin, Marikixkur eta hiru hartzak.

Gai nagusitzat jo daitezke atxikimendua, arriskua eta abegia. Istorioak eredu emaile izan nahi du.

Baziren hiru hartz basoko etxola batean bizi zirenak. Goiz batean mamia prestatu zuten ezti goxo-goxoarekin, eta hiru katilutan banatu zuten. Katilu handia, hartz handiarentzat, katilu ertaina hartz ertainarentzat eta katilutxo txikia hartz txikiarentzat. Mamia bero zegoenez paseatzera atera ziren hura hoztu bitartean. Handik gutxira, Urre kizkur izeneko neskatxa bat etxola ondotik pasa zen, goseak zegoen, leihotik begiratu zuen eta mahai gainean mamia ikusi zuen, eta bi aldiz pentsatu gabe barrura sartu zen. Katilu guztietako mamiak probatu zituen, baina txikikoa jan zuen. Ondoren etxolan zeuden hiru aulkietan eseri zen, baina txikian atzera eta aurrera ibili zenez puskatu egin zuen. Pixka bat zorabiatu eta etzateko ohe bila hasi zen, aurkitu zituen etxeko goiko aldean, oraingoan ere hiru oheetan etzan zen, baina txikiena iruditu zitzaion erosoena eta hantxe gelditu zen lotan. Handik gutxira hartzak etxera itzuli ziren eta segituan konturatu ziren han zerbait gertatu zela, dena hankaz gora zegoen. Arrastoari jarraituz Urre kizkur ohe txikian lo aurkitu zuten. Izugarri haserretu ziren, hartzek ez baitute gogoko beraien gauzak inork ukitu ditzan. Orroka hasi ziren, Urre kizkurrek sustoa handia hartu zuen eta leihotik irtenda, korrika alde egin zuen. Azken orrialdean, testuan halakorik aipatu gabe, hiru hartzak barrez lehertzen ikusten dira, neskatoa korrika ihes egiten dioala.

Ilustrazioetan koloreak gama berdintsuarekin sorturikoak dira, gorria izan ezik. Olio-margoz eginak dirudite, pintzelaren arrastoak nabarmentzen dira. Bolumena eta perspektiba lantzeko intentzioa dago. Irudi goxoak eskaintzen dira, oso borobilduak. Orrialde bikoitzeko ilustrazioak dira. Orrialdez-orrialde hartzak nola haserretzen diren ikus dezakegu. Neskatoarekin batera, txori bat ere sartzen da etxean eta ilustrazioek beste istorio bat kontatzen digute. Sukaldean daudenean, bi sagu ere agertzen dira. Istorioa irakurri gabe jarraitzeko aukera ematen dute, irakurtzen ez dakiten haurrek jarraitu ahal izateko. Ilustraziorik gabe ere istorioa irakur daiteke.


Hiru hartz