Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hili

Idazlea: Uxue Alberdi Estibaritz

Ilustratzailea: Araiz Mesanza Iturritxa

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2021

Orri kopurua: 68

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Liburu ilustratu honek heriotza du hizpide. Modu irekian eta dramarik gabe tratatzen du gaia. Errealitate gordinari hamaika ikuspegitatik begiratzen dio.

Pentsamendu, galdera, irudi, kaligrama, poema edota elkarrizketa txiki bidez, hainbat haritatik tira eginez jorratzen du gaia, hari nagusi bat nabarmendu gabe. Gogoetarako gunea da hariak osatzen duten mataza, proposamen batzuk absurdotik, besteak umoretik, gehienak jolasetik ekarriak.

Txuri, beltz eta griseko ilustrazio finak. Bi pertsonaia erabili ditu hariari jarraitzeko, haur bat eta panpina bat. Paper sendoa, orri zuriaren presentzia eta erabilerak patxada eta hausnarketarako gonbita egiten duela dirudi.


Hili