Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hemendik ez pasa!

Idazlea: Isabel Minhós Martins

Ilustratzailea: Bernardo P. Carvalho

Itzultzailea: Garazi Arrula Ruiz

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2022

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da, liburuaren ezaugarri fisikoez (orrialdeen erdiko banaketa) baliatzen dena kontakizuna garatzeko. Autoritarismoaren zentzugabekeriaz eta izaera arbitrarioaz hausnartzen laguntzen du. Ezaugarri hauen baturak ezohiko emaitza lortzen du.

Jeneralak istorioko protagonista izan nahi du eta bere guardiari agintzen dio eskuineko orrialdeak berarentzat zuri mantendu ditzala: Hemendik ez pasa! esan dezala agintzen dio. Guardiak, erdian jarriz, muga ikusezin eta gaindiezin bat adierazten die gainerako pertsonaiei, eta inork ezingo du bere ibilbide zein istorioarekin jarraitu.

Jendetza pilatzen hasten da eta, halako batean, haur batek pilota eskuineko orrialdera jaurtitzen du. Guardiak baimena ematen dio beste aldera pasatzeko eta, hori ikustean, jendetza beste aldera pasatzen hasiko da. Iskanbila entzutean jenerala haserre agertzen da eta guardia atxilotzeko eskatzen dio bere armadari. Baina, jendetzak babesa emango dio eta guztiak guardiaren alde jarriko dira.

Naif itxura duten ilustrazioak errotulagailuz eginak daude, pertsonaia koloretsuek fondo zuriaren gainean kontrastatzen dutelarik. Album honek, Portugaleko Komikiaren Sari Nazionala irabazi zuen 2015ean.

Irudiek daramate kontakizunaren pisu nagusia eta testurik gabe irakurri badaiteke ere, esaldi laburren bidez, pertsonaia desberdinek pentsatzen edo sentitzen dutena adierazten da. Babes orrietan pertsonaia guztien aurkezpena egiten da, irudi bana eta izena jarriz, berauetako bakoitza garrantzitsua baita istorioaren bilakaeran. Kontakizun nagusiaz gain, istorio txiki asko zirriborratzen dira.


Hemendik ez pasa!