Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hartzaño eskolara doa

Idazlea: Alain Broutin

Ilustratzailea: Frédéric Stehr

Itzultzailea: Txomin Elosegi

Argitaletxea: IKAS pedagogia zerbitzua

Urtea: 2021

Orri kopurua: 28

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Animaliak dira ipuin ilustratu honetako pertsonaiak, eta hartz gaztetxo bat protagonista nagusia, Hartzaño. Tonu bukoliko nabarmenaren bidez, autoreak erakusten digu eskolara joan gabe zenbat gauza ikas daitezkeen lagun atseginen bitartez. Halaxe suertatu zaio Hartzañori eskolako bidean, lagun ugari aurkitu ditu, batzuk agurtu baino ez ditu egin, eta beste batzuekin zeregin desberdinetan aritu da: margolan bat egin du, orea prestatu du, eta zikindu ondoren garbitzea zein atsegina den ikasi du; hain juxtu egun horretan eskolan ikasi behar zituenak. Narrazioak badu irakaspen tonua umorearen bidez gauzatzen dena. Ilustrazioetan animaliak basoan agertzen dira, baina gizakien portaerak eta egunerokoak egiten dituzte; ilustrazioen bidez nolabaiteko baso lasai eta baketsua iradokitzen zaigu eta testuaren tonu orokorrarekin bat datoz.


Hartzaño eskolara doa