Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hanielleren txalupa

Idazlea: Emilia Arias

Ilustratzailea: Cintia Martín

Itzultzailea: Usoa Iñurrieta

Argitaletxea: A fin de Cuentos Editorial

Urtea: 2021

Orri kopurua: 36

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek migrazioaren gaia jorratzen du bi planoetan irakurtzen diren ilustrazioak erabiliz.

Alde batetik, ilustrazioetako lehen planoan, erakusten zaigu luxuzko barku handi batean bidaia atsegingarria egiten ari den haurra.

Bestetik, testuak oso bestelako errealitatea ikusten dugu. Testuak Hanielleren eta bere amaren istorioa kontatzen digu, euren herrialdea atzean utzi eta arriskutik ihesi txalupa hauskor batean etorkizun hobearen bila abiatzen direnak.

Hanielleren kontakizuna irudietan ikusi ahal izateko, albumak lupa gorri bat dakar, irakurtzen ari garena begi hutsez ezin baita ikusi. Deskargatu daitekeen audio-liburua ere badakar, bertan testuaren irakurketa eta, bukaeran, Hanielleren amak bidaian abesten duen abesti afrikarra entzun daitezke.


Hanielleren txalupa