Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gezurra

Idazlea: Care Santos

Itzultzailea: Miren Agur Meabe

Argitaletxea: Giltza

Urtea: 2021

Bilduma: Periskopioa, 13

Orri kopurua: 248

Adina: 16tik gora


Laburpena:

Kontakizuna hasten da Xeniak azalduz liburutegiko irakurleen forumean Marcelo ezagutu zuela, eta segidan harremana nola eraiki zuten agertzen digu. Gutun bidezkoa izan zenez, euren arteko mezuak irakurtzen ditugu ‒Xeniarenak eta Marcelorenak‒, Xeniaren eguneroko bizitzako pasarteekin tartekatuta. Une batetik aurrera Xenia konturatzen da Marcelok gezurra esan diola, nortasun faltsu batekin ari zaiola iruzur egiten. Lehen atala gurasoei gertatu zaiona kontatzen dienean amaitzen da, hain justu “Marcelok” kartzela batetik igorritako pakete bat iristen zaionean.

Inflexio puntu hau eta gero Erik (Marceloren benetako izena) ezagutzen dugu. Bartzelonako errebaletan jaioa, amak abandonatua eta aita arduragabe batekin, bera baino lau urte zaharragoa den Ben lehengusuak zainduz hazi da. Auzoko giroa muturreko pobreziak sortzen duena da, langabezia orokorra da, lapurretak noiz nahi, droga-kontsumo eta -trafiko handia dago, gizarte zerbitzurik apenas ez dago. Testuinguru honetan bizitzak bidegurutzean jartzen du Erik: inertziak bultzatzen duen lumpen munduan betiko murgildu, edo maite duen ikasketa bidea jarraitu karrera bat eginez, eta bizimolde osasuntsuago batera jauzi eginez. Tamalez patuak ez du mutikoaren onbiderako ahalegina saritzen, eta hilketa baten zurrunbiloan harrapatuta gelditzen da, kartzelan.

Kontaketaren azken atalean itxaropena zabaltzen duen albiste bat ezagutzen dugu.


Gezurra