Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gerra

Idazlea: José Jorge Letria

Ilustratzailea: André Letria

Itzultzailea: Uxoa Iñurrieta

Argitaletxea: A fin de Cuentos Editorial

Urtea: 2022

Orri kopurua: 64

Adina: 12tik gora


Laburpena:

GENEROA, GAIA, TONUA, ARGUDIOA, ILUSTRAZIOA

Gerra dio album honen izenburuak. Gerra definitu eta islatu egiten du, irudia eta hitzaren artean josten den barruko poemak. Gerra poetikoa ez bada ere, irudietan eta hitzetan irudi poetiko ugari aurkituko baitugu album honetan.

Narrazioaren erritmoa txuria, beltza, grisa eta gorri-horiak erabiltzen dituzten irudi indartsuen bidezko isiluneek, eta gerra definitzen duten esaldi zorrotz bezain zurrenek osatzen dute.

Odolik erakutsi gabe ikusten da nola hedatzen diren gerraren eztanda, beldurra, gorrotoa eta zapaldunahia. Errugabeenganako ankerkeria, bonbardaketak eta militarren erasoak ikusten dira, eta kaosaren ondorengo isiltasunarekin amaitzen da liburua.

Gerra hitzarekin hasten dira esaldi guztiak. Eta gerraren mamuarekin hasi eta bukatu egiten da albuma babesorrietan. Modu ziklikoan, azken babesorria irakurri eta berriz ere hasierara joz gero… berriz ere gerra hasiko da.


Gerra