Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Galdu samar

Idazlea: Chris Haughton

Ilustratzailea: Chris Haughton

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2021

Orri kopurua: 36

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Hontz kumea habiatik erori eta bat-batean galduta aurkitzen da. Zuhaitzetik erori berria den hontz kumeari alboan dagoen katagorriak lagunduko dio ama aurkitzen. Hontzak amaren deskribapena egiten du, eta katagorriak basoan deskribapen horren araberako bere ama ez den beste animalia batzuengana eramaten du, hartzarengana handia dela esan diolako, untxiarengana belarri punta zorrotzak dituela diolako, igelarengana begi handiak dituelako, azkenik igelak eramango du amarengana. Kontua ez da hemen amaitzen ordea, laguntza eskertzeagatik habiara doaz amaren galletak jatera, eta han daudela... Ipuin kateatua.

Egitura behin eta berriz errepikatzen da. Bukaera zintzilik gelditzen da, hontz kumea berriz eroriko dela ematen baitu. Ilustrazioak kolore biziz eginak daude, eta sinpleak dira. Batzuetan bi orrialdeak erabiltzen dira. Atzealdeak zuriak dira, eta batzuetan berde bizikoak.

Letren kolorea berdea da hondoa zuria denean eta alderantziz letrak zuriak dira hondoa berdea denean.


Galdu samar