Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Francisco de Goya, Henri Rousseau eta Van Gogh: Mihisetik komikira

Idazlea: Moratha; Inge Eguiluz

Ilustratzailea: Moratha

Argitaletxea: Saure

Urtea: 2021

Bilduma: Luzatutako eskua

Orri kopurua: 98

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Komiki historiko-biografikoa. Tonu “umoretsuan” margolari erreferenteak “aurkezten” dira. Hiru istoriz osatutako sorta da.

Lehen istorioan, Francisco de Goya gaur egungo margolari bati agertzen zaio, eta hainbat egoera bizitzen dituzte elkarrekin. Margolariak lan egin behar duen lekuetan Goyak bere irudiak margotzen ditu, eta honek pasadizo xelebreak sortzen ditu.

Bigarrengo istorioan, “Douanier-en sagarra”, garai ezberdinetako artistak (Leonardo Da Vinci, Arcimboldo eta Henri Rousseau “Le Douanier”) elkartuta sortutako istorio surrealista bat da, paradisuan kokatua Adam eta Eva lagun. Sagarrari nork kosk egin dabiltza batera eta bestera.

Azken hirugarrena, “Van gogh-en belarri erdia”, hileta batean gizonaren azken nahia koadro batekin erraustea da. Margolana hitz egiten hasten da eta bere egileari buruzkoak kontatzen ditu, karta jokoan belarri puska apustu egiten duenera arte.

Ilustrazio lana ordenagailuz eginiko irudi koloretsuekin osatu da.


Francisco de Goya, Henri Rousseau eta Van Gogh: Mihisetik komikira