Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ezetz harrapatu!

Idazlea: Hector Dexet

Ilustratzailea: Hector Dexet

Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2021

Bilduma: Begira

Orri kopurua: 20

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek harrapaketa jolasa proposatzen du.

Kolorez aldatzen doan kameleoia animalia desberdinak harrapatzen saiatuko da orrialdez orrialde: marigorringoa, matxinsaltoa, barea, armiarma, mariorratza, sagua, beldarra, eulia eta ermitaua. Animaliek ihes egingo dute orrialdeetan aurrera eginez, kolore ezberdinetan eta bestelako animalia eta elementu desberdinen artean ezkutatuz.

Harrapatu beharreko animalia bilatu beharko du irakurleak, eta aldi berean, koloreetan zehar ilustrazio/elementu handiak ikusi, zenbatu edo izendatzeko aukera izango du.

Kartoizko liburu handi honetan forma borobileko ilustrazio ugari agertzen dira orrialde bikoitzetan, koloreen arabera antolaturik. Aldi berean kolore ezberdineko elementu batek beti hurrengo kolorearen pista emango dio irakurleari eta, bide batez, kameleoiak hartuko duen kolorea iragarriko du.

Bukaeran kameleoiak ermitaua harrapatu eta... Sorpresa txikia dakar liburuak bukaeran, ireki egiten den azken orriak berriro jolasteko aukera zabalik uzten duelarik.


Ezetz harrapatu!