Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Etxetik ospa

Idazlea: Irati Bediaga

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2021

Bilduma: Taupadak, 61

Orri kopurua: 96

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Nahiak etxetik alde egitea erabaki du, amaren aginduez nazkatuta dagoelako eta bere aita herrian bertan bizi dela jakin berri duelako. Lehenengo aldiz bere bizitzan, nahi duena egingo du. Horrela, pertsona ezberdinak ezagutu eta esperientzia berriak biziko ditu, bere burua hobeto ezagutzera eramango dutenak. Horretaz gain, hausnarketa sakonak egiteko aukera ere izanen du.

Gauean bere bi lagunekin (Ixone eta Aitor) elkartu eta haien etxeko egoera ere oso ona ez dela ulertzen du. Ixonek barrua husteko eta sentitzen duen guztia azaltzeko gutun bat idaztea proposatuko dio, amari zuzendutakoa. Bukatzean, etxera itzultzea erabakitzen du.

Etxerako bidean negar egiten du eta egunean zehar bizitakoa birpasatu, alderantzizko ibilbidea eginez. Etxera sartzean aske sentituko da. Ama zain izango du eta gutuna emango dio. Hurrengo egunean amak berriro hasteko gonbita luzatzen dio Nahiari, harremana hobetzeko eta elkar maitatu eta zaintzeko. 


Etxetik ospa