Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Errota zaharreko kluba

Idazlea: Paddy Rekalde

Ilustratzailea: Alex Orbe

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2021

Bilduma: Xaguxar

Orri kopurua: 76

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Abentura liburua da. Adiskidetasuna eta animalienganako maitasuna gai nagusitzat dituena. Tonu errealistan idatzia.

Udara da eta Garazi amamaren etxean dago. Primeran pasatzen ari da lagunekin, egunero igerilekura joaten dira eta gauean, amona lagunekin dagoen bitartean, jolas-parkean elkartzen dira. Gustura ari dira. Egun batean Beltzanek, koadrilako batek, aitortzen die Bobi txakurra lapurtu diola harakinari, hanka apurtua duenez akabatzeko asmoa agertu duelako.

Eta ea zaintzen lagunduko dioten galdetzen die, errota zaharrean utzi duela. Hara heltzean konturatzen dira ez dela laguntza behar duen animalia bakarra. Izan ere, Beñatek Lontxo ekarriko du, bere baratzean bizi den untxi zaharra, Peruk ahatetxo bat, Aminak, berriz, bere amari nazka ematen dion hamsterra salbatu nahi du. Azkenerako ia zoologiko bat osatuko dute. Eta horrela pasatzen dute uda: baztertutako animaliak zaintzen, hustutako herria ezagutzen, lertxunaren irlan, neskato elbarria astotxoan paseatzen…

Kapitulu bakoitzean ilustrazio bat-bi daude. Kapituluan gertatzen dena irudikatzen laguntzen dute. Irudiek batzuetan orrialde osoa hartzen dute eta besteetan erdia. Kolore biziz eginak daude.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Errota zaharreko kluba