Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Egun bat Mozar familiarekin

Idazlea: Daniel Nesquens

Ilustratzailea: Beatriz Castro

Itzultzailea: Xabier Olaso

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2021

Bilduma: Paper txoriak

Orri kopurua: 40

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honek aita batek eskolara joan nahi ez duen semearekiko adierazten duen enpatia azaleratzen du errealismo magikoaren trazuaz lagunduta, eta tonu umoretsua erabiliz.

Aitak, etxeko lanak egiten eta alaba txikia zaintzen ari dela, eskolara joan nahi ez duen semea aurki-tu du sukaldeko mahai azpian. Haurrak indiar tribu batek bahitu nahi duela ohartarazten dio, baina Aitak sinetsi ez. Atea jo eta jo ari diren lau indiarrei atea ireki dienean hasi da etxe barruko lasterke-ta. Halako batean, sehaskan dagoen alaba txikiaren negarrak denak biltzen ditu inguruan. Aitak, ala-bari kasu egin ondoren, indiarrekin hitz egiten du. Horrela jakin du bere semea bihurri eta tranpati samarra dela, eta indiarrek justizia egin nahi dutela mutikoa bahituz. Hamaiketako gozoa eskaintzen die aitak eta, trukean, denon artean eguerdiko otordua prestatzen dute, ama etxeratzerako. Amak pozarren hartu ditu gonbidatuak eta gogotsu entzun ditu haien kontuak.

Guztira hamasei ilustrazio ageri dira liburuan, testuak dioena erakustera mugatzen diren irudi kolore-tsuak. Marrazkiek sinesgarritasunez irudikatzen dituzte istorioko gertakariak, ukitu komikoa erabiliz.


Egun bat Mozar familiarekin