Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: DesKonektatuta

Idazlea: Míriam Tirado

Ilustratzailea: Joan Turu

Itzultzailea: Itziar Santín

Argitaletxea: Carambuco

Urtea: 2022

Bilduma: Calita

Orri kopurua: 26

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Ipuin errealista eta irakaspenezkoa (edo moralista), pantailen gehiegizko erabileraz hausnartzea helburu duena.

Tonu neutroan, familia batek pantailekin duen harremana kontatzen du; hasieran familiako kide guztiak pantailetara “atxikituta” daude, eta elkarren artean deskonektatuta. Egoeraz ohartzen direnean gurasoak, neurriak hartzen dituzte, eta honek haurren haserrea dakar, hasieran. Denborarekin jolasa eta konexioa berreskuratzen dituzte.

Ilustrazioa bat dator testuarekin, eta informazio osagarri apur bat ematen du. Ilustrazioak kolore bizikoak dira, eta egiantzezkoak; dena betetzen dute.


DesKonektatuta