Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Deb eta Dot eta diot konplot

Idazlea: Sally Rippin

Ilustratzailea: Chris Kennett

Itzultzailea: Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxea

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2022

Bilduma: Munstroen eskola, 3

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honetan Munstroen Eskolako pertsonaia batzuen gorabeherak kontatzen dira. Liburuak dakartzan argibideen arabera, haurrek helduen laguntzaz irakurtzen ikasteko balio dezake. Helburu horretan laguntzeko, istorioa kontatzen duten ilustrazioak biko errimatuen bidez esplikatzen dira, eta errima egiten duten hitzak handituta eta berdez datoz.

Protagonistak munstro bikiak dira. Bata jolastuz dibertitzen da eta bestea bihurrikeriak eginez (“zintzoa” eta “gaiztoa”), batak ospe ona du lagunen artean eta besteak ez hainbeste. Egoera horrekin ez daude gustura eta irakasle batek emandako irtenbidea jarriko dute martxan.

Istorioa kontatzeko ezinbestekoak dira ilustrazioak. Hauek, atzealde zuriaren gainean nabarmentzen dira, eta kolore bizi eta akzio handiko pertsonaiez osatuak daude.


Deb eta Dot eta diot konplot