Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Daniela pirata eta Sofronisa sorgina

Idazlea: Susanna Isern

Ilustratzailea: Gómez

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2021

Bilduma: Egalité

Orri kopurua: 44

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Daniela pirataren bildumako hirugarren abentura da. Arazoei aurre egitea norberaren esku dagoela erakusten dute, tonu baikor eta umoretsuan.

Sofronisa sorginak ezin du inor pozik ikusi, horregatik kristalezko bolan ikusten duen edonoren zoriona zapuzten saiatzen da. Daniela pirata eta bere tripulazioaren poztasunak arreta piztuta, erasora joko du: sorginkerien bidez haizeak altxorraren mapa galtzea lortuko du, itsasontziko belak zulatzea, eta itsaspeko arroka batekin enkailatzea ontzia. Danielak ezbehar horien jatorria ezagutzen duelarik, aurre egiten dio Sofronisari, eta haren jokabidearen zergatia ezagutzean, tripulazioarekin bat egiteko gonbidapena luzatuko dio piratak.

Ilustrazioak bederatzi orrialde bikoitzetan eta hogei orrialde bakunetan banatzen dira. Irudiak freskoak dira, umorez eta kolorez beteak, detailez jositako pertsonaia eta eszenatoki ugariek testuak esaten duenarekin bat egiten dute.


Daniela pirata eta Sofronisa sorgina