Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bremengo musikariak

Idazlea: Natalia Colombo

Ilustratzailea: Natalia Colombo

Itzultzailea: Ane Sedano

Argitaletxea: SM ikasmina

Urtea: 2021

Bilduma: Nire lehen ipuin klasikoak

Orri kopurua: 20

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Ipuin klasiko ilustratu bat dugu hau, norbanakoarekiko maitasunaz eta taldearen indarraz ari zaiguna, tonu oso baikorrean.

Astoak Bremenen musikari izateko ametsa du, eta baserritarrak paretik kendu nahi duenez, badoa. Bidean topatzen ditu bere modu bertsuan dauden txakurra, katua eta oiloa, eta elkarrekin Bremenerako bidea hartzen dute. Basoan etxe bat ikusten dute gaua pasatzeko aproposa dirudiena, eta hurbiltzean lapurrak daudela konturatzen dira. Haiek uxatu eta bertan gelditzen dira, jan eta lo. Gauean lapur bat hurbiltzen zaie. Denen artean egindako ostiko, hozka, atzamarka eta kantuen bidez bidali egiten dute. Jipoia jasotako lapurrak bere kideei etxea sorginduta dagoela esaten die. Hortik aurrera lau animaliak etxe hartan gelditzen dira, poz pozik.

Ilustrazioz betetako orri bikoetan dago planteatua liburua. Irudiak forma borobildu eta kolore pastelekin osatu dira.


Bremengo musikariak