Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bost akastunak

Idazlea: Beatrice Alemagna

Ilustratzailea: Beatrice Alemagna

Itzultzailea: Garazi Arrula Ruiz

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2021

Orri kopurua: 40

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratua da, aniztasuna eta autoestimua lantzen ditu. Tonu umoretsua du.

Bost lagun elkarrekin bizi dira eta denek dute zerbait komunean: akastunak dira. Lehenak zuloak ditu; bigarrena, bitan tolesturik dago; hirugarrena, belaxka da eta beti dago nekaturik, logale; laugarrena, buruz bera dago beti; eta bosgarrena, akatsez betea dago, kalamidade hutsa da. Bost akastunek ez dute bizitzan ezer fundamentuzkorik egiten. Egun batean, norbait bikaina agertzen da euren etxean, akatsik ez duen norbait, eta zerbait egitera animatzen ditu. Hasieran, akastunak, atsekabeturik sentitzen dira, ideiak izateko ere gai ez direlako, baina krisi uneak igaro ondoren, euren bertuteez jabetzen dira, eta pozik, elkarrekin, etxetik ateratzen dira bikaina aho zabalik utziz, ergel baten moduan.

Ilustrazioak collage teknikarekin eginak dira. Akastunek kolore suabeak dituzte, pertsonaia bikainak kolore biziak dituen bitartean. Hortaz, koloreak erabiltzen dira pertsonaien izaera transmititzeko. Ilustrazio guztiek bi orrialde hartzen dituzte. Irudiak testuaren osagarri dira.


Bost akastunak